Gizartea -

Istilua

Bi familiatako 30 bat kideren arteko borroka, Bilboko San Frantzisko auzoan

Borroka amaitu ondoren gizon bat atxilotu dute, udaltzain bati eraso egitea egotzita. Dirudienez, liskarra bi familien arteko tirabiren ondorioz hasi da.

Bi ertzain Bilboko San Frantzsiko auzoan. EiTBko bideo batetik ateratako irudia.
Bi ertzain Bilboko San Frantzsiko auzoan.
Bi familiatako 30 kidek borroka handia izan dute San Frantziskon

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute astelehen honetan, udaltzain bati eraso egitea leporatuta, Bilboko San Frantzisko auzoan borroka bat izan ondoren. Liskarrean bi familiatako 30 bat kidek parte hartu dute.

Auzoko bizilagunek abisua eman ondotik, Udaltzaingoko zenbait patruila bertaratu dira, eta borroka desegitea lortu dute. Antza denez, istilua bi familien arteko tirabiren ondorioz hasi da.

Liskarrean zenbait pertsonak kolpeak jaso dituzte, baina zauri larririk ez. Horietako batek udaltzain bati eraso egin dio, eta horregatik atxilotu dute, Udaleko iturriek zehaztu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Udala Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak