Itxi

Sanferminak

Azken entzierroan

Bi lagun ospitaleratuta adarkadengatik eta bost traumatismoengatik

Erredakzioa

'Olivito' miurak gogor adarkatu ditu korrikalariak, taldetik banandu ostean. Buruan kolpe handia hartu duen korrikalaria da larrienen dagoen zauritua.

Hiru zauritu adarkadaz eta beste bi traumatismoengatik da Miura zezenek gidatutako 2014ko sanferminetako azken entzierroaren balantzea.

Bi zauritu larriei ebakuntza egin diete eta egonkor daude, Oscar Gorria Nafarroako Ospitaleko arduradunak azaldu duenez.

21 urteko E.G.E. Burlatako bizilagunak hiru adarkada ditu. Ezkerreko izterrean 15 zentimetroko adarkada du, 10 zentimetroko adarkada bat eskuin izterrean eta lau zentimetroko beste bat ipurtzulotik gertu. Zauritua Mercaderes kaletik eraman dute.

Era berean, 25 urteko J.G. Australiako korrikalariak hiru adarkada ditu. Adarkada bat bularrean, beste bat sabelaldean eta ezker izterrean hirugarrena du. Australiako korrikalaria Mercaderes kalean adarkatu du zezenak.

24 urteko J.M. Australiako korrikalaria hirugarren zauritua izan da. Honek adarkada bakarra du. Eskuin izterrean 4-5 zentimetroko zauria du. Zauritu honi ebakuntza egin diote goizean eta medikuen alta jaso du.

Gainera, beste lau korrikalari artatu dituzte Nafarroako ospitaletan, horietako bik pronostiko erreserbatuarekin; Estafeta kalean zauritu da F.C.P. 33 urtekoa, Milagrokoa (Nafarroa) eta besteak, R.F. madrildarrak, Telefonika tartean izan du erorikoa.

Zauri arinak izan dituzte, bestalde, J.A.M. 27 urteko Ekuadorreko lagunak, eta M.D.N. 26 urteko logroñoarrak.