cerrar buscador

14:38

Sanferminak

San Fermin jaiak 2014

Enrique Mayak 'ohorezko matrikula' jarri die sanferminei

Erredakzioa

Iruñeko alkatearen esanetan, aurtengo jaiak 'oso atseginak eta kalean lasaitasunez ibiltzeko modukoak izan dira'.

  • San Fermin jaiak 2014. Argazkia: EiTB

    San Fermin jaiak 2014. Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Enrique Maya Iruñeko alkateak "ohorezko matrikula" jarri die 2014ko sanferminei, eta horren esanetan "jai positiboak, oso atseginak eta kalean lasaitasunez ibiltzeko modukoak izan ditugu, iaz berriz, jai oso biziak eta kontu arraroez beteak izan ziren".

Kazetarien aurrean egin dituen adierazpenetan San Fermin jaietan izandako eguraldia ere hizpide izan du: "Egin duen eguraldia dela eta, kaleko ekitaldiak gutxitu egin dira, eta litekeena da horren eraginez kanpotik jende gutxiago etorri izana". Dena den, euriak "kaleak garbiago izaten" lagundu duela nabarmendu du.

Bestalde, bisitarien kopuruaz galdetuta, "milioi erdi pertsona inguru izan dira lehen estimazioen arabera".

San Fermin eguneko prozesioan alkatearen eta udaleko hainbat zinegotziren kontrako irainak entzun ziren Curia kalean, eta zenbait pertsonak bultzakadak ere jasan zituzten. "Arazoaren inguruko kontzientzia hartzeko balioko du aurtengoak, izan ere, orain arte zer gertatzen zen ez zekitenek gertutik ikusi dute", azaldu du. Egoera konpontzea "erraza ez bada ere", neurriak hartuko dituztela iragarri du, eta Poliziaren presentzia handitzeko aukera aipatu du.

Iruzkinak