Itxi

Amarauna

Sahararrak

Egin gabeko galdeketaz, Fatimetu, Mohamedue eta Garazi sahararrak

25 urteren ostean, erreferendumik egin gabe segitzen dute Mendebaldeko Saharan. 42 urte daramatzate Aljeriako kanpalekuetan erbesteratuek. Euskadin bizi diren gazte sahararrek hitz egin digute geroaz.

  • Fatimetu eta Garazi saharrak

    Fatimetu eta Garazi sahararrak

    30:54 min
imagen player
imagen player
imagen player

25 urteren ostean, erreferendumik egin gabe segitzen dute Mendebaldeko Saharan. 42 urte daramatzate Aljeriako kanpalekuetan erbesteratuek. Euskal Herrian bizi diren gazte sahararrek hitz egin digute geroaz Fatimetu Zenan, Mohamedu Ladur eta Garazi Hack Embarek izan ditugu 'Amarauna' saioko solasaldian.

Mohamedu Aljeriako kanpalekuetatik 2 urterekin etorri zen gaitz larri bat sendatzeko. Okondon bizi izan zen hamar urtez bere sendia Agurainera bizitzera etorri arte. 22 urte ditu eta informatika ari da ikasten. Urte guzti hauetan Sahararrek erbestea eta errepresioa besterik ez dituztela jaso dio. Marokoren menpeko Saharan, kanpalekuetan eta Europako herrialdeetan sakabanatuta du berak familia eta amorratu egiten da nazioartearen utzikeriaren aurrean. Interesak zilegitasunaren gainetik jartzen direla dio berak, Sahararrei arrazoi eman baina Marokorekin negozioak egiten segitzen dutela bai Espainiak eta bai Frantziak. Demokraziaz komeni denean bakarrik hitzegiten dutela salatzen du.

Fatimetu Zenanek 17 urte ditu eta Tolosan bizi da. 5 urterekin etorri zen etxekoekin Euskadira bizitzera. Sahara okupatuan bere lagunak zapalduta bizi direla dio, eta ez du bere burua han irudikatzen. Medikuntza edo erizaintza ikasi nahi du berak.

Garazi Hack Embarek Genevan izan berri da, Sahara okupatuko giza eskubideei buruzko jardunaldietan. 14 urtera arte bizi izan zen bera errefuxiatuen kanpalekuetan. Sahararren gatazka kontu humanitarioa bihurtu nahi izan dutela dio, baina ez dela gatazka humanitarioa, politikoa baizik.

Aljeriako kanpalekuetan bizi baldintzak hobetu egin direla diote hirurek, baina hori gaurko mesede eta biharko kaltea dela, nolabait ere salbuespen egoera bat egonkortzea esan nahi duelako, eta 40 urte baino gehiago daramatzatelako salbuespen egoera horretan.