Itxi

Amarauna

Nuarbe 29 urteko soka

'Nuarbe 29 urteko soka' egia bihurtu zen ametsa da Laxaro Azkunek kontatuta

Tiralari, entrenatzaile eta kronikalariak Amaraunean Euskadi Irratian, Nuarbeko sokatira taldearen historia jasotzen duen liburuaz

  • Manu Arregi eta Laxaro Azkune Nuarbe 29 urteko soka liburuaz

    Manu Arregi eta Laxaro Azkune Euskadi Irratiko Amaraunean

    30:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Euskal Herrian 100 garaipen lortu zituen taldeak. Nazioartean berriz, 9 Europan eta beste 6 mundu milan. Munduko jokoetan ere eskuratu zuten titulua.

90eko hamarkadan jaso zuen uzta oparoa. 1992an, Monseyn, Irlandan, Urrezko domina 560 kilotan. Brontzezkoa 640 kiloan. Dena irabazten zuen taldea zen Nuarbe sokatira taldea. Iñaki Altuna entrenatzaile aritu zen. Sebastian Gurrutxaga tiralari bizi guztian. Hark Zeutan soldaduskan erositako kamerarekin grabatu zituzten Suitzan, Estatu batuetan edo Inglaterran egindako tiraldirik onenak eta sekulako artxiboa osatu. Makina bat orri eskeini zizkieten garai hartako egunkarietan. 2003an ordea, Nuarbek uko egin zion Europako Txapelketan nazioka aritzeari, Espainiaren izenean ez zutelako jokatu nahi. Orduan hasi zen beheraldia.

Orain, Laxaro Azkunek idatzi du Nuarbeko sokatira taldearen ibilbidea argazkiz, kronikaz eta bizipenez osatutako liburuan. Manu Arregi izan du lagun liburua orrazten. Egilea eta editorearen laguntzarekin kontatu dizkigute aurrenengo pertsonan Iñaki Azkunak eta Sebastian Gurrutxagak sokatiran bizitakoak.