Amarauna
Lisipe bertso literatura
Idazle eta bertsolarien gorputzak kontrako eztarritik. Plazandreez gogoetak
Mikroa, testua eta publikoren artean beti dago idazle eta bertsolariaren emakume gorputza. Lisipe bilduma feministako bi saiakerek jarri digute puntua.
-
´Kontrako eztarritik´eta ´Emakumeen gorputzak´liburuen azalak. Lisipe bilduma feminista.
28:21 min
'Gizonek egiten dutena neutroa da eta guk egiten duguna hormonatua', Arantxa Urretabizkaiarne hitzak. 'Bertsolaritza unibertsala zela uste genuen, baina batzuk kanpoan uzten ditu' Onintza Enbeitaren ustez. Bi gogoeta liburu hartu ditugu abiapuntu gaurko 14 mila karaktere tartean. Kontrako eztarritik, Uxue Alberdik egin duen gogoeta bilduma eta Idazleen Gorputzak, Eider Rodriguezek bildutako lekukotzak oinarri hartuta gaurko tartea. Bi liburuetan kontatu dituzte Urretabizkaiak eta Enbeitak beren bizipenak eta beren gogoetak zein besteenak ekarri dituzte Amaraunera. Emakume izateak sorkuntzan bertan eta hori plazaratzeko garaian duen eraginaz egin dituzte gogoetak Lisipe bilduma feministako bi lanak baliatuta. 'Ahizpatasunaz ari garen bitarteaz ez da anaidiaz hitzegiten eta anaidia badago´dio Onintza Enbeitak. Isiltasun ozen bat dagoela uste du Muxikako bertsolariak. Arantxa Urretabizkaiak erantsi du: ' teorian egile diren gizonek beren burua aurrerakoitzak dute eta honek egonezina sortzen die. Kontzientzia hartu eta egunerokoan aurre egiten ez badiozu, konplize bihurtzen zara'.