Amarauna
Klima aldaketa
"Asko dakigu, baina oraindik asko dago ikertzeko eta ulertzeko"
Klima aldaketaren "puzzle handiari pieza txiki bat" jartzeko lanean ari da Naima El Bani Altuna geologo bilbotarra, Artikoan.
-
Naima El Bani Altuna
16:52 min
Doktorego tesiak Norvegiako Tromso hirira eraman zuen duela bi urte. Artikoan iraganeko itsas korronteak nolakoak ziren ikertzen du. Horretarako foraminifero izeneko fosil txikiak aztertzen ditu. Itsasora egiten dituzten espedizioetan lortzen ditu laginak. Bidaia horietan ikusitakoez, bere lanaz, klima aldaketaz... hitz egin digu.