Itxi

Amarauna

Ligatzeko aplikazioak gazteak

Ligatzeko aplikazioez, Z belaunaldikoak eta Milleniallak: arrunta da erabat erabilera, baina ez denen gustoko

Nagore Telleria | eiTb Media

Tinder eta Grindr dira gehien erabiltzen direnak, eta Instagram ere gero eta gehiago baliatzen dute gazteenek jendea ezagutzeko. Esperientziak, sare bakoitzaren ezaugarriak eta jarduteko moduen azterketa "Amarauna" saioko gazte tertulian Marixe Ruiz de Austri eta Iñigo Arratibelekin.

  • Mugikor baten pantailan bihotz bat

    Mugikor baten pantailan bihotz bat

    14:39 min
imagen player
imagen player
imagen player

Hogeitaka urtekoen iritziak jaso dituzte Gasteizko kanpusean. Guztiek diote erabiltzen dituztela edo inguruan badituztela sareen bidez harremantzen direnak. Hiri batean edo herri batean bizi ezkero, erabilera asko aldatzen dela diote, eta batek baino gehiagok kontatu dute bidaitu dutenean baliatu dutela jendea ezagutzeko. Pantaila baten aurrean ligatzera inoiz ez direla jarriko dioten gazteak ere bat baino gehiago dira.

Madriden egin zituen Iñigo Arratibelek Zientzia Politikoetako ikasketak, eta erabat normalduta dago han sareko ligea. Berak azadu du nola Grindrek, homosexualen artean famatuenak, geolokalizazioaren araberako aukerak ematen dituen zauden lekuan zeinekin saiatu zaitezkeen azaltzeko. Tinderrek berriz, heterosexualen artean arrakasta handien duenak, aurrez bi pertsonak elkar onartzea eskatzen du elkarrekin kontaktuan jartzeko. Bartzelonan ari da nazioarteko harremanetako graduondokoa egiten Marixe Ruiz de Austri, eta eguneroko ogia da hango unibertsitarien giroan ere jendeak aplikazioak erabiltzea. Gauez eta parrandan norbait ezagutzearekin konparatuta, aldeko ezaugarri ugari ikusten dizkio berak sareen bidez harremanak egiteari, bilaketa asko fintzeko aukera ematen duela besteak beste. Aldi berean ordea, sexua eta maitasuna erabat termino kapitalistetan planteatzea dakarrela dio.

"Hardballinga", geziak zuzenean botatzea da. Sare sozialen bidez norbaitekin harremanetan jartzerako zeren bila zabiltzan garbi adieraztea. Sexu harreman bat, abentura bat, bikote harremana, hiruko harremana sortzea zein familia bat osatzea, eta horrek neurri batean gauzak errazten dituela dio Ruiz de Austrik. Iñigo Arratibelek desabantaila handi bat ere ikusten dio harrementzako moduari, askotan denbora asko inbertitu behar dela saiakeran eta sarritan emaitza antzua izaten dela.