Itxi

Baipasa

Beiratea

Ikastetxe nagusiko beiratearen istorioa

EHUren Miguel Unamuno ikastetxe nagusiak Jose Maria Muñoz apaiz barakaldarrak egindako beirate bat dauka. Altxor hori ezagutu nahi izan dugu Bilboko San Inazio auzora joanda.

  • Martinez de Santos, Bueno eta Murelaga, beirate alboan.

    Martinez de Santos, Bueno eta Murelaga, beirate alboan.

    12:45 min
imagen player
imagen player
imagen player

1976an ireki zituen ateak gaur egun Euskal Herriko Unibertsitatearen Miguel Unamuno ikastetxe nagusia denak. Bilboko San Inazio auzoan dago. Hasieran, neskentzako egoitza bat zen, eta kapera bat zeukan, beirate batekin. Egoitza hori zabaldu eta 11 urtetara hartu zuen eraikina EHUk, eta mantendu egin dute Jose Maria Muñoz apaiz barakaldarrak egindako artelana. Dena den, kapera zena musika gela da orain.

Miguel Unamuno ikastetxe nagusiko zuzendari den Xabier Murelagak erakutsi digu beiratea, eta ikastetxean bizi diren Beñat Martinez de Santosekin eta Manex Buenorekin ere egon gara. Ismael Manterola EHUko Artearen Historiako irakasleak, berriz, beirateen inguruko azalpenak eman dizkigu.