Baipasa
Walk On The Basque Side
Inaziotar bidean Vanessa Sanchezekin: Kripanetik Lapuebla de Labarcara
EITB Media
Arabako Errioxan egin du bidea Vanessa Sanchezek Inaziotar Bidearen zati bat, Euskal Autonomia Elkartean barrena egiten diren azkenengo bi etapen arteko nahasketa eginez.
-
Inaziotar Bidea
17:22 min
Inaziotar Bidean barrena eraman gaitu "Baipasa"n Vanessa Sanchezek, Walk On The Basque Side tartean. Arabako Errioxan barrena ibili da eta Euskal Autonomia Elkartean barrena egiten diren azkenengo bi etapen arteko nahasketa egin du, 21km Kripanetik Lapuebla de Labarcara. Ibilbide monumentala da. Naturari dagokionez, mahastiez gain Guardiako urmaelez eta han dauden txoriez gozatzeko aukera ere dago, Toloño edo Kantabria mendilerroa hondoan izanda. Ganera, garrantzi handiko kultur ondareaz gozatzeko aukera ematen du bideak: trikuharriak, zeltiberiarrek Guardian egin zuten putzua (Europan burdin arotik ezagutzen den handiena da eta ez da oso ezaguna), lurrazpiko upategiak eta Erdi Aroko arkitektura (ez bakarrik elizak, etxebizitzak ere bai).
Jesús Mujika Landa Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta Berrikuntza Agentziako Turismo arloko arduradunak eman ditu xehetasun guztiak.