Faktoria
Ume boxeolariak
Haurren boxeoa gertutik ezagutu dugu
Gorka Otaegi
Boxeoa haurren arteko bortizkeria saihesteko "tresna bikaina" dela defendatzen dute Sestaoko MT Boxing taldean
-
Haur boxeolariak Sestaoko La Benedicta kiroldegian
13:29 min
8 eta 12 urte arteko haurrak ring gainean topatu ditugu. Boxeorako eskularru handiak jantzita eta ukabilkada-mugimenduak praktikatzen. "Haurren boxeoa ez da indarkeria", dio Jon Arranz entrenatzaileak, "aitzitik, tresna bikaina da umeen arteko bortizkeria ekiditeko".
Boxeoarekin hainbat balore lantzen dituztela defendatu du Arranzek, eta hala baieztatzen dute Sestaoko La Benedicta kiroldegian entrenatzen duten haurrek: "13 urte ditut eta boxeoa egiten dut autoestimua igotzen didalako", azaldu digu Leirek. 10 urteko Eider, aldiz, "nagusi izatean defendatzen jakiteko" aritzen da eskularruak jantzita boxeoan. Gimnasioan bildutako iritzi eta esperientzia guztiak bildu ditu Gorka Otaegi lankideak erreportaje honetan.