cerrar buscador

Sestao

1 / 23 Hurrengoa
Jon Elortegi izango da Kaikuren entrenatzailea, 2024ko Eusko Label Ligan

Jon Elortegi izango da Kaikuren entrenatzailea, 2024ko Eusko Label Ligan

Entrenatzaile bizkaitarrak Jose Luis Korta ordezkatuko du; izan ere, azken hori Castrok fitxatu du. 2023an, Elortegi arraunlari aritu da, Kaikun; 2024an, besteak beste, helburu izango ditu Sestaoko taldea "sendotzea" eta Ligan emaitzak "hobetzea".
2023ko Eusko Label Ligako egutegia

2023ko Eusko Label Ligako egutegia

Gizonezkoen traineru txapelketa nagusia uztailaren 1ean hasiko da Galizian, Coruñako VII. Banderarekin, eta irailaren 17an amaituko da Portugaleten, Corte Ingles Banderaren XLIX. edizioarekin.
Hibaikak arraunaren maila gorenean jarraituko du

Hibaikak arraunaren maila gorenean jarraituko du

Emakumezkoen play-offean Hibaika nagusitu da Portugaleteko uretan; beraz, Euskotren Ligan jarraituko du datorren denboraldian; Zumaia bigarren izan da, eta Kaiku hirugarren.
Hibaikak aurrerapausoa eman du Euskotren Ligan jarraitzeko

Hibaikak aurrerapausoa eman du Euskotren Ligan jarraitzeko

Eusko Label Ligako play-offeko 1. jardunaldia jokatu da Bermeon, eta Hibaika nagusitu da erlojupeko parekatuan, ia bi segundoko aldea atera dio Kaikuri, eta hiru segundokoa Zumaiako ontziari.
TKEko arbitroak ez du onartu Hibaikaren helegitea, eta play-offa egongo da Euskotren Ligan

TKEko arbitroak ez du onartu Hibaikaren helegitea, eta play-offa egongo da Euskotren Ligan

Errenteriako taldeak uste zuen ez zegokiola mailari eusteko estropadetan parte hartzea, txapelketa seigarren postuan amaitu ondoren.
Euri-zaparrada mardulak eta txingorra botatzen ari da Bizkaian

Euri-zaparrada mardulak eta txingorra botatzen ari da Bizkaian

Iragarritakoa bete da, eta Bizkaiko mendebaldetik sartu dira ekaitzak arratsaldeko lehen orduan. Erruz ari da euria botatzen. Alerta Laranja ezarrita du Eusko Jaurlaritzak, euriteengatik.

Euri-zaparrada indartsuak, Sestaon

Euri-zaparrada indartsuak, Sestaon

Iragarrita zegoen bezala, arratsaldeko lehen orduan Bizkaiko mendebaldetik sartu dira ekaitzak, eta hainbat lekutan eurite gogorrak ari da botatzen. Irudiotan, Gonzalo Elorza Urreta erabiltzaileak Sestaon grabatutako unea bat.

Bermeo da Kontxako Bandera gehien irabazi duen Bizkaiko kluba, Kaiku gaindituta

Bermeo da Kontxako Bandera gehien irabazi duen Bizkaiko kluba, Kaiku gaindituta

'Bou Bizkaia' ontzia urte hauetan izan da nagusi Kontxako badian: 2010, 2011, 2014, 2015, 2016, 2022 eta 2023an. Horrela, XXI. mendean gehien irabazi duen taldea da.
2023ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiko kaleen zozketa

2023ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiko kaleen zozketa

Emakumezkoen estropada 11:00etan hasiko da, eta gizonezkoena, berriz, ordubete geroago, 12:00etan.
''Auto elektrikoa erostera datorrena oso ongi informatuta eta kontzientziatuta egoten da''

''Auto elektrikoa erostera datorrena oso ongi informatuta eta kontzientziatuta egoten da''

Autonervion Bizkaiako Luis Maria Vidalen hitzetan, ibilgailu elektrikoa erosten duena hiritarra izan ohi da, autoa egunero erabiltzen duena baina kilometro gutxi egiten dituena.

2023ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko kaleen zozketa

2023ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko kaleen zozketa

Emakumezkoen estropada 11:00etan hasiko da, eta gizonezkoena, berriz, ordubete geroago, 12:00etan.
Arkote eta Zumaia nagusi, Zarautzen

Arkote eta Zumaia nagusi, Zarautzen

KAE 1 Ligan Arkotek irabazi du estropada, Sanpedrotarraren eta Lapurdi liderraren aurretik. Azken jardunaldiaren atarian, Lapurdi lider da eta Sanpedrotarra puntu bakar batera dago. Ete Ligan, Zumaia ngusitu da eta Kaikuk lider jarraitzen du.

Kaikuk eskura du ETE Liga irabaztea, eta Sanpedrotarrak presioa sartu dio Lapurdi liderrari KAE Ligan

Kaikuk eskura du ETE Liga irabaztea, eta Sanpedrotarrak presioa sartu dio Lapurdi liderrari KAE Ligan

Kaiku garaile atera da Pasaian jokatutako ETE Ligako banderan eta bost puntuko aldea du orain sailkapen nagusian. KAE Ligan, Sanpredotarrak garaipena lortu du aspaldiko partez, Arkote eta Lapurdi liderraren aurretik.

Behin-behineko eta fidantzarik gabeko espetxea Kantabrian bi sestaoar harrapatu eta hil zituen gizonarentzat

Behin-behineko eta fidantzarik gabeko espetxea Kantabrian bi sestaoar harrapatu eta hil zituen gizonarentzat

Aste Santuan gertatu zen, Suesa herrian, kanpin batetik gertu. Sestaoko 42 urteko emakume bat eta haren 19 urteko semea hiltzeaz gain, 68 urteko emakume errioxar bat hil zen ezbeharrean.
Santurtzi, Hondarribiko Banderatik kanporatuta Kaikuren kalea hartu eta arraunekin talka egin ostean

Santurtzi, Hondarribiko Banderatik kanporatuta Kaikuren kalea hartu eta arraunekin talka egin ostean

Epaileek Santurtzi kanporatu dute Eusko Label Ligako Hondarribiko Banderatik Kaikuren kalea hartu eta Sestaoko traineruaren aurrenekin hainbat aldiz talka egin ostean. Gainera, Soterak 3 segundoko zigorra jaso du irteeran, aldez aurretik arraunean hasteagatik.

Amorebietak garaipenen bolada ona luzatu du Las Llanasen (1-2)

Amorebietak 1-2 irabazi dio Sestao Riverri aurreko denboraldiko Lehen Mailako eta Bigarren RFEF mailako txapeldunen arteko derbi bizkaitarrean. Haritz Mujika denboraldiaurre bikaina ari da egiten.

2023ko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita

2023ko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera: Hondarribiaren estropada, ontzi barrutik ikusita

Hondarribiak hirugarren postua lortu du Eusko Label Ligako Sestaoko Banderan, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.

Urdaibai Sestaoko Banderan nagusi izan da

Urdaibai Sestaoko Banderan nagusi izan da

Urdaibaik bere hirugarren garaipena lortu du Eusko Label Ligan, Sestaoko Bandera irabazita. Bizkaitarrek denborarik onena egin dute, Zierbenaren, Hondarribiaren eta Donostiarraren aurretik.

2023ko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera: Zierbenaren estropada, traineru barrutik ikusita

2023ko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera: Zierbenaren estropada, traineru barrutik ikusita

Zierbenak bigarren postua lortu du Eusko Label Ligako Sestaoko Banderan, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak traineru barrutik, minikameraren irudiei esker.

Gorka Aranberri: ''Lider bagaude esan nahi du taldea oso lan ona egiten ari dela''

Gorka Aranberri: ''Lider bagaude esan nahi du taldea oso lan ona egiten ari dela''

Urdaibaik irabazi du 2023ko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera Sestaon eta bizkaitarrak dira ligako lider berriak.

2023ko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita

2023ko Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera: Urdaibairen estropada, ontzi barrutik ikusita

Urdaibaik irabazi du Eusko Label Ligako Sestaoko Bandera, eta bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.

Sestaoko estropada eremuaren batimetria eta korrontearen datuak

Sestaoko estropada eremuaren batimetria eta korrontearen datuak

Eusko Label ligako estropada hartuko du Sestaok larunbat honetan. Hauek dira estropada eremuko batimetriaren eta korrontearen datuak.

Jose Luis Kortaren esanetan, Kaikuk badu ''hobeto egotea''

Jose Luis Kortaren esanetan, Kaikuk badu ''hobeto egotea''

Sei jaurdunaldi ostean, Kaiku Arraun Taldea bederatzigarrena da Eusko Label ligako sailkapenenan. Jose Luis Korta, Kaikukoen entrenatzailea, gogotsu adierazi da talde bizkaitarraren egoerari buelta emateko.

Matutek ozen esan du EH Bildu bozkatzea Euskal Herritarrentzat eskubide eta askatasun gehiago lortzea dela

Matutek ozen esan du EH Bildu bozkatzea Euskal Herritarrentzat eskubide eta askatasun gehiago lortzea dela

Koalizio subiranista ziur dago maiatzeko hauteskundeetan hasitako olatuak igande honetan jarraituko duela. EH Bildu bizkaitarren balore errepublikar, aurrerakoi, feminista eta antifaxista ondoen ordezkatzen duen alderdia dela berretsi dute Sestaon.

Sestaoko Isabelen etxean bizi ziren bi gizonak euren kabuz atera dira

Sestaoko Isabelen etxean bizi ziren bi gizonak euren kabuz atera dira

Udalerri horretako Maiatzaren Lehena auzuneko etxebizitza uzteari uko egiten zion maizterra ateraraztekoak ziren gaur. Azkenean, berak eta beste gizon batek etxetik alde egin dute, aparteko gorabeherarik gabe.
Euren kabuz atera dira Isabelen etxean bizitzen ari ziren gizonak, Sestaon

Euren kabuz atera dira Isabelen etxean bizitzen ari ziren gizonak, Sestaon

Duela urtebete baino gehiagotik 83 urteko Isabelen etxea utzi nahi ez zuen maizterra etxetik ateraraztekoa zen gaur polizia. Azkenean, bere kabuz utzi du etxea gizonak. Lolik, kaltetuaren lehengusinak, eskerrak eman dizkie lagundu diotenei, eta "amesgaiztoa amaitu" dela adierazi du.

Sumarrek industria berdearen aldeko apustu argia agindu du Sestaon

Sumarrek industria berdearen aldeko apustu argia agindu du Sestaon

Sestaon, Ezkerraldeak bizi duen desindustrializazio prozesua salatu du Sumarreke eta sektorearen etorkizuna orain hartuko diren erabakiek baldintzatuko dutela nabarmendu dute. Eguzkia, haizea eta hidrogenoa erdigune izango dituen politika energetikoa eta trantsizio planak proposatu dituzte.

Real B, Real Union, Sestao eta Osasuna B taldeak, RFEFeko Lehenengo Mailako 1 multzoan

Real B, Real Union, Sestao eta Osasuna B taldeak, RFEFeko Lehenengo Mailako 1 multzoan

Aurrekoan bezala, bi multzo izango dira, eta multzo bakoitzean 20 talde, joaneko eta itzuliko liga formatuan lehiatzen.
San Pedro eta Kaiku nagusi, Mundakako uretan

San Pedro eta Kaiku nagusi, Mundakako uretan

San Pedrok irabazi du Mundakako ikurrina Arkoteren eta San Juanen aurretik, KAE Ligako laugarren jardunaldian. ETE Ligako estropadan, aldiz, Kaiku eta Zumaia izan dira, berriro ere, bi ontzi onenak.

Kaiku eta Bermeo dira Bizkaiko txapeldunak, arraunean, emakumezkoetan eta gizonezkoetan

Kaiku eta Bermeo dira Bizkaiko txapeldunak, arraunean, emakumezkoetan eta gizonezkoetan

Deustu eta Zierbena helmugaratu dira bigarren tokian, hurrenez hurren, igandean jokatutako txapelketan.

Martxan da berriro Metro Bilbaoren zerbitzua Gurutzeta eta Sestao artean

Martxan da berriro Metro Bilbaoren zerbitzua Gurutzeta eta Sestao artean

Gaur goizean tarte horretan zerbitzua eten ostean, trenak atzerapenik gabe eta normaltasunez ari dira orain linea guztietan.
Tatxers, J Martina, Silitia, Flaca, Liher eta Dupla, asteburuko kontzertuen artean

Tatxers, J Martina, Silitia, Flaca, Liher eta Dupla, asteburuko kontzertuen artean

Zuzenekoz lepo dator aste bukaera. Kontsultatu hemen Euskal Herriko areto eta ekitaldietako musika programazioa.
Udaletatik aurrera egiteko eta etxebizitza eskubidea bermatzeko konpromisoa hartuko dutela adierazi du Mendiak

Udaletatik aurrera egiteko eta etxebizitza eskubidea bermatzeko konpromisoa hartuko dutela adierazi du Mendiak

Bestalde, Carlos Garcia de Andoin Sestaoko alkategaiak ziurtatu du herritarren parte hartzea sustatuko duela, datorren hamarkadako erronkak zehazteko.
Espainiako Batel Txapelketak 79 txalupa bilduko ditu Sestaon

Espainiako Batel Txapelketak 79 txalupa bilduko ditu Sestaon

Galiziako eta Euskadiko federazioak izango dira ordezkatuenak, 29 eta 27 tripulaziorekin, hurrenez hurren. Igandeko finala 10:00etatik aurrera jarraitu ahalko da eitb.eus-en.
Elkarretaratzea Sestaon, Isabel 83 urteko emakumeari babesa emateko, ezin baitu maizterra etxetik bota

Elkarretaratzea Sestaon, Isabel 83 urteko emakumeari babesa emateko, ezin baitu maizterra etxetik bota

83 urteko emakumeak egoitza batean sartzeko saldu nahi du etxea, baina ez du lortzen maizterra botatzea; gainera, hilabeteak dira ez duela alokairua ordaintzen.

Sestao River Lehen RFEF Mailara igo da

Sestao River Lehen RFEF Mailara igo da

Sestao River mailaz igo da. Ondoriozm 2023-2024 denboraldian Lehen RFEF Mailan lehiatuko da. Gogotik ospatu dute igoera Las Llanasen.

12 urteko mutiko bat hil da Sestaon baloikada bat jaso ostean

12 urteko mutiko bat hil da Sestaon baloikada bat jaso ostean

Gertakariak 19:30ean jazo ziren, La Salle ikastetxeko jolastokian. Mutilak baloikada jaso zuen bularraldean, eta kolpearen ondorioz, konbultsioak izan zituen. Bertaratutako osasun-langileek ezin izan zuten adingabea suspertu. Osakidetzak psikologoak bidali behar izan zituen gurasoak artatzeko.
Sestaoko Udala atsekabetuta dago 12 urteko haurraren heriotzagatik eta familiari laguntza osoa eskaini dio

Sestaoko Udala atsekabetuta dago 12 urteko haurraren heriotzagatik eta familiari laguntza osoa eskaini dio

Ainhoa Basabe alkateak adierazi du Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari dela. "Polizia hiru minututan iritsi zen, eta ikastetxean zegoen desfibriladore bat erabili zuten, baina ezin izan zuten suspertu", gaineratu du.

2023ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Santurtzi – Santurtzi (175,7 km)

2023ko Euskal Herriko Itzuliko 4. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Santurtzi – Santurtzi (175,7 km)

Ibilbidean lau mendate puntuagarri izango dira, eta azkena, La Asturiana, 2. mailakoa, helmugarako soilik 15 kilometro geratzen direnean gaindituko dute. Azken jaitsiera, Zugaztietatik, erabakigarria izan liteke.
Doluminak helarazi dizkio Sestaoko alkateak Kantabrian hildako ama-semeen familiari

Doluminak helarazi dizkio Sestaoko alkateak Kantabrian hildako ama-semeen familiari

Ainhoa Basabe Sestaoko alkatearen hitzetan, "kolpe handia" izan da herri osoarentzat bi bizilagunen heriotza. Auto batek harrapatuta hil ziren, atzo, Kantabriako Suesa herrian. Gidariak positibo eman zuen alkohol eta kalamu probatan.

1 / 23 Hurrengoa

  • Bizkaibus gaur

    Bizkaibus gaur

    Bizkaiko garraio publikoari buruzko azken ordukoa eitb.eus-en

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
    Kargatzen ikusiena