Itxi

Faktoria

Zientzia

Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola, Madagaskar energiaz hornitzen

Madagaskarreko energia hornidura ez da behar bestekoa, eta Gipuzkoako Ingeniaritza Eskolak bertako herritarrei lagundu nahi die energia, ur, etxebizitza eta teknologia berriak hobeto kudeatzen.

  • Madagaskar

    Madagaskar

    3:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

MADEEHI du izena Erasmus Plus programak finantzatzen duen ekimen honek. EHUko Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola elkarlanean ari da hor, Okzitaniako Tolosako, Liejako eta Antananarivoko unibertsitateekin.

Proiektu honen helburua da Madagaskarren herritarrek energia, ura eta etxebizitzak kudeatzeko dituzten gaitasunak indartzea. Nagusiki, ezagutzaren transmisioaren bitartez lortu nahi dute hori. EHU informatika eta energiaren alorretan ari da laguntzen; Madagaskarreko Unibertsitateko irakasleei, gurean ematen diren master, irakasgai eta material didaktiko zenbaiten berri emanez.

'Herri berdea' izeneko proiektua da ekimen honen beste adarretako bat. Herrixka pilotu bat diseinatzen eta eraikitzen ari dira, bere energia eta ur edangarri propioa ekoizteko gai izateko moduan.

Haritza Kanblong EHUko irakaslearekin hitz egin dugu proiektuari buruz.