Faktoria
Iñigo Urrutia | Legelaria
‘Nik uste posible zela artikulatzea erabakitzeko eskubide gauzagarri bat’
Adituen gehiengoak onarturiko testuak ez du betetzen Legebiltzarraren agindua Urrutiaren ustez, sistema autonomikora egiten duelako. Bere idatziak, aldiz, erabakitzeko eskubidea bizkarrezur du.
-
Iñigo Urrutia
16:03 min
Iñigo Urrutia EH Bilduk proposatuta autogobernu ponentziarako lanean aritu den legelariaren arabera, estatus berrirako testu proposamenean posible zen erabakitzeko eskubidea era gauzagarrian biltzea. EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk proposatuta aritu diren adituek onartu duten testuk autonomismora jotzen du, eta horrexegatik ez du betetzen Legebiltzarrak emandako agindua, Urrutiaren ustez.
Berak aurkeztu duen testuak Europar Batasuneko tratatuaren 30. artikulua oinarri hartuta, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko modua biltzen du, bere esanetan, bideragarria eta legearen barrukoa. Urrutiaren ustez, Eusko Legebiltzarraren agindua betetzeko harreman konfederalak izango dituen subjektua artikulatu behar zen, eta horrek eskatzen du erabakitzeko eskubidea biltzea ez soilik modu deklaratiboan, baizik eta artikulatuan. Horregatik, bere testuak, atarikoan ez ezik, eskumenen atalean, edota eskubideenean ere bildu du. Erabakitzeko eskubidea xedapen gehigarrira eramatea, ez da juridikoki zuzena.