Itxi

Faktoria

Gorka Urtaran

"Koronabirusagatik etor daitekeenerako prestatzen ari gara"

"Euste fase batean" gaudela, erakundeak koordinatuta ari direla eta Osasun Sailak, "aginte bakarrez", ematen dituen jarraibideak beteko dituztela adierazi du Gasteizko alkateak.

  • Gorka Urtaran

    Gorka Urtaran

    22:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

COVID-19 koronabirusarekin lotuta "aginte bakarra" dagoela azpimarratu du Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eta Osasun Sailak ematen dituen jarraibideak beteko dituztela eurak. 10 kasuak kontrolatuta eta kutsatzea "euste maila" batean dagoela adierazi du eta onartu du "prestatzen" ari direla beste neurririk hartu beharko balitz ere. "Koordinatuta ari gara erakundeak" esan du eta zera gaineratu: "Momentuz egin duguna da prebentzio neurriak hartzea udal langileen artean eta herritarren artean neurri horiek zabaltzea".

Martxoaren 3an etorri da Urtaran 'Faktoria'ra, "Gasteizentzako egun seinalatuan".  Zaramagako San Frantzisko elizako biktimei "babesa" adierazi die eta berriz ere salatu du ez daudela "behar bezela errekonozituta". Jakinarazi du hirutan jo duela Espainiako Gobernura ETAren edo beste terrorismo mota batzuen biktimekin parekatu ditzaten baina erantzunik ez duela jaso orai arte: "Espainiako Gobernuak egin dezake gehiago, zalantzarik gabe.

Zaldibarko zabortegiaz esan du "herri larrialdi bati" erantzuna emateko eskaini zutela Gardelegi baina "beti ere, hondakin arriskutsuak ez badira" eta "bolumena mugatua bada".  Muntari buruz, azkenik,  Gasteizko Udalak egindako kontratu "txikiaren" legezkotasuna defenditu du.