Faktoria
Miren Basaras
'Testak modu masiboan egin behar dira'
10 arteko neurgailuan, Miren Basaras mikrobiologoaren 'baikortasun tasa 4'5koa da'.
-
Miren Basaras, EHUko mikrobiologoa
14:06 min
Espainiako gobernuak birusaren sintoma arinak dituztenei egin nahi dizkien testek, 'jada eginak beharko lukete'. Miren Basaras, EHUko mikrobiologoaren iritzia da. Epidemietan aditua den irakasleak 'Faktoria'n gogoratu du Munduko Osasun Erakundeak ezinbestekotzat jo duela COVID 19ren katea eteteko, frogak egitea. Hala ere, frogen fidagarritasunaz ohartarazi du: 'Espainiako gobernuak Erkidegoetan banatuko dituen milioi bat testek sentikortasun baxua dute. Positiboa positibo izango da baina, negatikoak badira, beste froga bat beharko lukete'. Mikrobilogoak, PCR testak aipatu ditu, 'espezifikoagoak' direlako.
Baikortasun mugatua
Kutsatuen datuak eskutan, osasun arduradunek aipatzen duten 'epidemiaren lautadan' gaudela berretsi du Miren Basarasek baina, 'hortik behera jetsi behar' dugula dio eta horretarako zenbat kutsatu dauden jakin behar da. Testen bitartez. Egoeraren aurrean 'baikor dago' baina, baikortasun mugatua du, '10eko mailan, 4'5ean' kokatu du.
Aste honetan ezagutuko ditugun datuak garrantzitsuak izango dira Basarasen ustez, 'trasmisioa eteten jarraitzen ote dugun' ikusiko delako. 'Kutsatuta zegoen batek birusa beste 6 lagunei zabaltzeko mailan izan gara, orain transmisioa 1etik behera dago. Bide horretatik jarraitzen badugu, konfinamenduaren neurriak arintzea posible' ikusten du. Besteren artean, haurren zuzendutako neurrietan.
Aurpegiko maskarak
Koronabirusaren hedapena hasi zenean, aurpegiko maskaren erabilera orokortuari ezetz esan zion Munduko Osasun Erakundeak. Asian hala ere, erabili dituzte, norbera babesteko baino gehiago, 'asintomatikoak direnek birusa ez zabaltzeko' lortu nahian. Gauzak zertan diren ikusita, 'modu logikoan' ikusten du orain Miren Basararesek maskarillen erabilera. Baina, gogoratzen du babeserako bitarteko hauen eskasia dagoela eta etxean egindako maskarek, prebentzio maila mugatua dutela: '% 30ekoa bakarrik'.