Itxi

Faktoria magazina

berdintasuna

Wikiemakumeok: emakumeen biografiak Wikipedian idazten dituzten boluntarioak.

2020 honetan, dagoeneko, 120 emakumeren biografiak sortu dituzte Wikipedian. Herrika antolatuta dauden boluntario hauei esker, ehunka emakumeren historia bistaratu da.

  • emakumeen profila

    emakumeen profila

    15:48 min
imagen player
imagen player
imagen player

Marisa Barrena Durangoko Wikiemakume taldeko dinamizatzailearekin hitz egin dugu.

WIKIEMAKUMEOK dira, eta euren wikiproiektua Wikipedian emakumeen biografia berriak sortzea da. Sortu egiten dituzte, existitzen ez ziren sarrerak idazten dituzte wikipedian; aurten, 2020 honetan, momentuz 120 emakumeren biografiak sortu dituzte wikipedian. Beraz, maiz, sarri erabiltzen dugun wikipedia entziklopedia digital horretan wikiemakume hauei esker, ehunka emakumeren biografiak aurkituko ditugu; baina ez hori bakarrik, ze wikiandre hauen zereginen artean dagoeneko idatzita diren biografíen moldaketak egitea ere badago eta horrela, adibidez, atzo bertan Saramago idazle portugaldarraren heriotzaren 10.urteurrenean, elkarrizketa entzunez ezagutuko duzun wikiemakumeak antzeman zuen Pilar del Rio Saramagoren emaztearen biografiarako estekarik ez zegoela duela hamar urte hil zen idazlearen wikibiografian.

Eskerrik asko egiten duzuen lanagatik, wikiemakumeok!