Faktoria magazina
Errefuxiatuak
Asier Arejita: “Lehengo beldurrak eta oraingoak berdinak dira”
Busturialdeko "Ongi Etorri Errefuxiatuak" elkarteak bultzatuta, gaur egungo eta lehengo errefuxiatuen egoerak alderatzen dituen horma irudia marraztu du Lian artista kataluniarrak.
-
Lian artistaren horma irudia Busturialdean
12:52 min
1936ko gerrarekin batera, hainbat izan ziren etxetik alde egin behar izan zuten euskaldunak. Egun, beste lurralde batzuetatik egiten dute ihes errefuxiatuek, eta horietako batzuk Euskal Herrira ere iristen dira. Hala ere, zoritxarrez, errefuxiatuen egoerak ez du hobera egin, eta sufritu beharreko egoerak ez dira asko aldatu.
Hori dela eta, Gernika-Lumotik Forurako bidean kokatuta dagoen horma irudiaren bitartez, lehengo eta oraingo errefuxiatuen egoerak alderatu nahi izan dituzte. Bide batez, herritarren artean kontzientzia piztea ere bada horma irudiaren asmoa.
Asier Arejita, Busturialdeko "Ongi etorri errefuxiatuak" elkarteko kidearekin izan gara "Faktoria"n horma irudia bertatik bertara ikusten.