Faktoria
Prostituzioaz eta pornografiaz
"Pandemiaren ondorioz prostituzioa bakartiagoa da; zailagoa da laguntza ematea"
Pilar Goya | EiTB Media
Asier Lekuona ATASGI elkarteko kideak azaldu du pandemia hasi zenetik okerrera egin duela prostituzioan ari direnen egoerak. Pornografiaren kontsumoak ere gora egin du nabarmen.
-
Klubetan aritzen ziren emakume askok pisutan jarduten du orain, alokatutako gela batean
25:59 min



"Egoera larria da denontzat eta postituzioa ari direnentzat are gehiago, hori delako bere diru iturri bakarra". Asier Lekuona ATASGI elkarteko kidea eta gizarte hezitzailearen hitzak dira. "Faktoria" saioan kontatu du klubetan aritzen ziren emakume askok pisutan jarduten du orain, alokatutako gela batean. Lekuonak azaldu du prostituzio harremanetan covid-19aren prebentzioa mantentzea oso zaila dela: "gizartean bezala, beldurraren arabera jartzne dituzte neurriak".
Pandemiak prostituzioaren ikusenzitasuna areagotu duela eta ondorioz, laguntza bideratzea zailagoa bihurtu dela jakinerazi du, "orduan eta bakartiagoa delako prostituzioa". Prostituzioa utzi eta garbiketa lanetan, ostalaritzan ordu batzuez edo pertsonen zaintzan lanean hasitako zenbait emakumek atzera prostituziora itzuli behar izan dutela ere jakinarazi du: "oso laguntza gutxi izan direlako atzerritarrak eta paperik gabekoentzako eta prostituzioan aritzen diren gehienak, egoera irregularrean dauden atzerritarrak dira".
pandemia garaian pornografiaren kontsumoak izan duen gorakada ere aztertu dute Maialen Garmendia EHUko soziologoak eta Nahia Rojo psikologo eta sexologoak, batez ere gazte eta nerabeen artean. "Pornografia gazteek sexu heziketarako duten aukera bakanetakoa da, etxean hitz egin ez eta ikastetxetan ere gutxi lantzen delako", adierazi du Nahia Rojok. Sexologoak eskoletan gazteekin solasaean jasotzen dituen mezuetan, kezkarako arrazoirik badago, pornoan ikusten duten hori fikzioa dela badakitela dioten arren, beste eredurik ezean, harreman erotikoak dituztenea imitatzera jotzea oso erreza delako".
Pornoak sexu indarkeriari bide eman dezaiokela argi utzi du bestalde, Maialen Garmendia EHUko irakasleak: "harreman oso hierarkikoak erakusten dira, desoreka oso agerikoa da, emakumeen menpekotasuna alegia". Kezkagarira baita ere, Nahia Rojoren hitzetan, pandemia garain interaktiboak diren pornografia sareetara erruz handitu direla: horietako batean, "harpidetza % 70 igo zen itxialdian. Etxetik atera gabe dirua ateratzeko bidea eman die. Argi daukat prekaritateak eraman dituela horretara".

