Publizitatea
Itxi

2021/03/04

12:19

Faktoria

Basoak hizpide

Basoen etorkizuneko kudeaketa: bioaniztasuna eta errentagarritasunaren artean

Pilar Goya | EiTB Media

Aiora Zabala Cambridge unibertsitateko irakaslearekin eta Aitor Onaindia Basoa fundazioko ordezkariarekin aztertu ditugu Euskadiko basoen egoera eta etorkizuna.

  • Basoak hizpide FAKTORIAn: eukaliptoaren ugaltzea, bertako basoa eta etorkizuneko kudeaketa hizpide.

    Basoen etorkizuneko kudeaketa: bioaniztasuna eta errentagarritasunaren artean.

    26:30 min
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

HAZI fundazioak kaleratu berri du 2020ko euskadiko baso mapa. Bertan jasotzen denez, banda marroiaren ondorioz desagertu diren pinudien lekuan landaketak egin direnean, gehien ugaldu den espeziea eukaliptoa da. 2018an pinudiak ziren 9.400 hektareatik ia 4.000 eukaliptoz ordezkatu dituzte, batez ere Bizkaian. Neurri txikiagoan, cryptomeria edo Japongo zipresa deitzen dena, sequoiak eta pinu maritimoa. Bertako espezieek eta baso mixto atlantiarra apenas hazi dira.

HAZIren txostena abiapuntu hartuta, egurgintzaren merkatua eukaliptoaren alde egiten ari den apustua aztertu dugu  ikuspuntu ezberdinak mahai gaineratuz. Basoen errentagarritasuna bermatzea defendatzen duen ikuspegia batetik eta bestetik bioaniztasuna sustatzeko basoaren funtzio ekosoziala aldarrikatzen duena. Bertako espezieen eta basoen errealidadeaz ere hitz egin dute eta administrazioek jokatu behar duten paperaz.

Aitor Onaindia BASOA fundazioko ordezkariak, bere aldetik, eukaliptoak munduko egurraren merkatuan duen garrantziaren nondik norakoa azaldu du, besteak beste.  Eukaliptoaren egurra gauza askotarako da ona baina batez ere zuntzaren ekoizpenean. Argitu du baita ere ezin daitekeela edonon hazi eta beraz, landatzen den lekuetan eskaria oso handia dela.

Aiora Zabala irakasle eta baso ikerketan adituak nabarmendu du Europan oraintxe ari direla baso estrategia berria lantzen eta estrategia horren parte garrantzitsua izango dela basoek gizarteari egiten dioten ekarpena haintzat hartzea eta eskaintzen dituen zerbitzuengatik, ekosistema zaintzeagatik ordainketak edo konpensazioak arautzea.

Bertako basoa sustatzeko Euskadin barrena dauden hainbat ekimene adibide gisa bestalde, Berriatuako Hostozabal elkarteko Unai Arzubiarekin ere hitz egin dugu, zergatik eta zertarako sortu zen elkartea azaldu digu.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena