Faktoria
Maialen Gurbindo
Chica sobresalto: "Hankak lurrean ditut, arrakasta momentuko zerbait da"
Maider Segurola | EiTB Media
Hiru milioi entzunaldi baino gehiago lortu ditu Maialen Gurbindok, Chica Sobresaltok, "Fusión de nucleo" doinuarekin. Telebistako saio batean ospea lotuta, lan berria prest du iruindarrak.
-
Maialen Gurbindo
19:35 min
Maialen Gurbindok 17 urte dituenetik igotzen ditu abestiak YouTubera baina iaz Espainiako TVEko "Operación Triunfo" saioan parte hartu ondoren, entzunaldiak izugarri ugaritu zaizkio. Bere lan berria izango denaren aurrerapen doinuarekin, "Fusión de nucleo" doinuarekin hiru milioitik gora ditu jada. "Faktoria"n aitortu ditu dena ezustean heldu zaiola eta ingelesez eta dantzatzen moldatzen ez denez, ez zuela sekula pentsatu hain urrunera helduko zenik.