Itxi

Faktoria

Indarkeria matxistaz hizketan

"Salaketa ez da beti irtenbidea; emakume asko ez dago emozionalki prest"

Indarkeriaren biktima diren emakumeei telefono bidezko arreta ematen die SATEVI zerbitzuak. Informazioaz gain esku hartze siko-soziala eskaintzen dute, "emakume bakoitzak dituen beharren arabera".

  • 900 840 111 telefonoa zabalik dago 24 ordu egunean urte osoan; ez du arrastorik uzten fakturan.

    Deitzen duen biktima eta laguntzen dieten teknikarien arteko harremanaz eta laguntzaz kontatu digute

    12:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Oihane Zarate psikologoa eta Olatz Urgoiti gizarte langilearekin solasean, indarkeria matxistaren biktimek eskura duten telefono zerbitzuaren berri eman digute. Nola egiten duten lan, nola sortzen duten deitzen duen biktima eta laguntzen dieten teknikarien arteko lankidetza. Emakumeek gertatzen zaiena kontatzeko denbora behar dutela kontatu digute, askotan nondik hasi ere ez dakitela. Deitzeko, "segurtasun uneak" bilatz dituzte, erasotzailea ondoan ez duten uneak.

SATEVIn jasotzen dituzten salaketak poliziia aurreko salaketak bihurtzen ote diren galdetuta, horri baino gehiago  emakumeeek deitu et deitzen jarraitzeari ematen diote garrantzia, orientazioa ematea delako gakoa: " Salaketa beti ez da irtenbidea, babesa jasotzeko polizia aurreko salaketa beharrekoa dela badakigu baina emakume asko ez daude prest emozionalki eta beste irtenbide batzuk pentsatu behar ditugu. Hori egiten dugu, zer nahi duten ikuste eta hori nola lortu pentsatu. Salaketa ipintzea gainera ez da batere errreza, dena frogatu behar da..... Guk esaten diegu abokatu batengana joan behar dutela salaketa on bat jartzeko".

SATEVIko telefonoa, 900 840 111 da. Zabalik dago  24 ordu egunean eta 365 egunez urtean eta erantzuna berehalakoa da, anonimoa, konfidentziala eta doakoa, eta ez du arrastorik uzten telefono fakturan.