Faktoria
Mitxel Lakuntza
"EH Bilduk eta Podemosek ez dute nahikoa pulso politikorik fiskaltasunean”
Mikel Yarza | EiTB media
Europako fiskalitate ereduaren alde mintzatu da Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusia Euskadi Irratian. Sortuk ELAren aurka idatzitako gutunak sindikatua deskalifikatzea bilatzen duela iritzi dio.
-
Mitxel Lakuntza, 'Euskadi Irratia'n.
24:05 min



Europako funtsei uko egin eta Europako fiskalitate eredurantz jotzearen alde hitz egin du Mitxel Lakuntzak Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan. Europako funtsen alorrean Eusko Jaurlaritzaren eskumen falta azpimarratu du eta aldaketa fiskalerako beharra aldarrikatu, enplegua babestu, zerbitzu publikoak indartu eta krisia "ez eternizatzeko". Lakuntzak adierazi duenez ELA "oso kezkatuta" dago EH Bildu eta Podemosekin, ez dutelako Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari fiskaltasunaren gaian presio egiteko "nahikoa pulso politikorik".
Joan den astean Sorturen izenean Eugenio Etxebeste, Rafa Diezek eta Joxe Mari Olarrak ELAren aurka idatzitako gutun kritikoaren harira, idazkari nagusiak adierazi du eztabaida "irainak eta deskalifikazioak alboratuz" egin behar dela. Lakuntzaren iritziz, ez dute ELAren "sindikatu autonomo" izaera onartu nahi. Gaineratu duenez, LAB da euren "aliatu bakarra".

