Itxi

Faktoria

Elkarrizketa

Hipermasturbazioa eta autolesioa, pandemiaren beste ondorioak

Jon Ziarsolo eta Olatz Berastegi Harremanak Hezkuntza elkarteko kideekin pandemiak nerabe eta gaztetxoengan izan duen eraginaz hitz egin dugu 'Faktorian'.

  • Jon Ziarsolo eta Olatz Berastegi Harremanak elkartekoak Euskadi Irratian

    Jon Ziarsolo eta Olatz Berastegi Harremanak elkartekoak Euskadi Irratian

    17:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Harremanak Hezkuntza elkarteko Jon Ziarsolo sexu-hezitzailearekin eta Olatz Berastegi sexologa, soziologa eta psikoterapeutarekin pandemiak nerabe eta gaztetxoengan izan duen eraginaren gainean hitz egin dugu 'Faktorian'. Pertsonon garapenean eta sozializazioan hain garrantzitsua den 'bestea' falta izatea nerabe eta gaztetxoentzat oso kaltegarria izan dela azpimarratu dute: 'Haur eta nerabeen garapenean kontaktua beharrezkoa da'. Eta besteekiko kontaktua hain mugatua egon den garai honetan nerabe eta gaztetxoen tentsioa eta ezinegona asko hareagotu dela: 'Gorputzak distentsioa behar du eta horretarako aukerarik ez dutenez zan nerabe eta gaztetxoen artean hipermasturbazioa eta autolesioak hareagotu egin dira'.