Faktoria magazina
Mikel Epalza
Mikel Epalza: "Espiritualitate berria behar du gizarteak bizitzaren ufada barruan sentitzeko"
Ane ALbisu | EITb Media
Mikel Epalza apaizarekin Frantziako elizaren baitan izandako sexu abusuak aztertu ditugu, giza eskubideen urratzeak, migratzaileen egoera eta elkarrekin ondo bizi ezinaren arrazoiak. "Gorrotoak gainditzeko baketsu izan behar dugu barrutik eta bakea etorriko da, hori da nire ametsik handiena".
-
Mikel Epalza Baionako Eitb-ren egoitzan
17:41 min
Mikel Epalza, 36ko gerratik ihesi iparraldera joandako errefuxiatuen semea da, Haltsun sortua duela 75 urte. Apaiza da, arrantzaleen omonierra, zehatz esanda. Frantziako elizaren baitan adin txikikoen kontra izandako sexu abusuen gaia aztertu dugu batez ere Epalzarekin. Kontatu digu berak Antilla uharteetan, Guadalupen irakasle izan zenean ezagutu zuen fraide baten kasua eta hartu zituzten neurriak.
Bere bizitzaz eta egindako ibilbideaz harro ote dagoen galdetuta "harro baino gehiago, pozik nago bizitzeaz" erantzun digu. Eta gogora ekarri digu "zoriontasuna ez dagoela gauzak ukaitean. Gizarteak espiritualitate berria behar du, kontsumismotik urrun, bizitzaren ufada barruan sentitzeko"