Itxi

Faktoria magazina

Olabide Kenyan

"Pole-Pole Olabide", Gasteizko Olabide ikastolak gaur Kenyan zabaldu duen eskola

Gasteizko Olabide ikastolak hiru eraikin ditu Gasteizen eta Kenyan "Amor sin barreras" gobernuz kanpoko erakundearekin elkarlanean zabaldu dutena da Olabideren laugarren eraikina. Haur txikienekin hasi dira eta hezkuntzaz gain, jatekoa ere ematen diete.

  • "Pole-Pole Olabide" ikastetxea Kenyan

    "Pole-Pole Olabide" ikastetxea Kenyan

    6:07 min
imagen player
imagen player
imagen player

Amaia Sanchez Iduya, Gasteizko Olabide ikastetxeko irakasleak, hunkituta eta poz-pozik hitz egin digu Kenyatik, gaur ireki duten "Pole-Pole Olabide" eskolatik. Gutxitan bezalako euritea izan dute eta nahi bezala ez, baina ireki dute eskola. Kenyatik Gasteizko Olabideko ikasle eta familia guztiak izan dituzte gogoan, proiektua denen artean gauzatu dutelako.

Eta esker bereziak eman nahi dizkiote Grupo Amutio-ri, eskola eraikitzeko emandako laguntza ikaragarria izan delako.