Itxi

Faktoria

M-8

Marisa Barrena, emakumeen bizitzak ilunetik ekarri eta bistaratzen

Jone Larrañaga | EITb Media

Wikiemakumeok proiektuaren baitan 1.000 andre baino gehiagoren biografiak batu dituzte sareko entziklopediara. Marisa Barrena proiektuko sustatzaileak, emakumeen auzolanaren indarra azpimarratu digu.

  • Marisa Barrena

    Marisa Barrena

    5:26 min
imagen player
imagen player
imagen player

Beramunda Olasagarre, Iruñean jaiotako sozialista ezaguna. Gerra zibilean senarra galdu eta fusilatu zutena. 1940. urtean Iruñera itzulita, 200 pezetako isuna ordaindu behar izan zuen senarrak Espainiari egindako kaltengatik.  Marisa Barrenak martxoaren 8 honetan bistaratu eta azpimarratu duen biografia da eta Wikipediara batuko dena. Wikiemakumeok proiektuaren sustatzaile eta bultzatzaile da Barrena. Dagoeneko 1.000 emakume baino gehiagoren bizitzak jarri dituzte sarean, auzolanean. Andreak, andreen bizitzak bistaratzen.