Itxi

Faktoria magazina

Elhuyarrek 50 urte

"Elhuyar, 50 urte aurrerago" leloarekin ari da mende erdia ospatzen

Ane Albisu | EITb Media

Jon Abril, Elhuyar Fundazioaren zuzendari nagusia, izan dugu "Faktoria"n, Elhuyarrek 50 urtez egin duen ekarpena laburbiltzen. Dena nola hasi zen gogoratu dugu Andoni Sagarnarekin eta 2072. urtera begira ere jarri gara, ospakizuneko leloak horretara garamatzalako

  • Jon Abril Elhuyar Fundazioaren zuzendari nagusia

    Jon Abril Elhuyar Fundazioaren zuzendari nagusia

    15:56 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela 50 urte, 1972an, Donostiako Ingeniaritza Eskolako hainbat euskalzalek hasi zuten gaur egun Elhuyar dena. Larunbatero 20 urtez modu boluntarioan elkartu ziren eleizak utzitako lokaletan zientzia euskaraz landu ahal izateko materiala prestatzeko. Andoni Sagarna ingeniaria zen haserako horietako bat eta haren hitzekin oroitu dugu abiapuntua. Jon Abril da gaur egun Elhuyar Fundazioaren zuzendari nagusia eta Elhuyarren eginkizunak eta egin duen ekarpena laburbildu dizkigu. Elhuyar hiztegia da egin duen ekarpenetako bat eta jende askorentzat ezagunena. Hiztegi oso erabilia eta garrantzitsua dela azpimarratu digu Jon Abrilek  "urtean 65 milioi kontsulta izaten dituela".

50.urteurreneko ospakizun nagusia Azaroaren 10 ean egingo dute eta "Elhuyar 50 kutxa" sortu dute 2072garren urteko herritarrei gure herriaren eta garai honen lekukotza utzi nahi dietelako. Haserako boluntarioek landutako fitxak kutxetan gordetzen zituzten eta kutxa haiek gogoan, etorkizuneko kutxak betetzeko erronka hartu du bere gain Elhuyarrek.