Itxi

Faktoria

Mugimendu Sozialista

Manex Gurrutxaga, Mugimendu Sozialista: "Ezker abertzaleak gure existentzia ukatu nahi du"

M. R. | EITb Media

Mugimendu Sozialista "politikoki suntsitzeko" estrategia izatea leporatu die Sortu eta EH Bilduri Manex Gurrutxaga MSko kideak, eta, txosnaguneetatik kanpo utzita, ekonomikoki ito eta ikusgarritasuna kendu nahi izatea: "Giroa baretu behar da".

  • Mugimendu Sozialista

    Mugimendu Sozialista

    7:25 min
imagen player
imagen player
imagen player

Donostiako Parte Zaharrean sortu den tentsioa baretzeko borondatea azaldu du, Gazte Asanblada osatzen duten taldeek bezala, Mugimendu Sozialistak. Baina horretarako, "jarrera aldaketa erabatekoa" eskatu diete Sortu eta EH Bilduri. "Gure sorreratik, ezker abertzaleak Mugimendu Sozialistaren existentzia ukatu nahi izan du", salatu du Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan Manex Gurrutxaga MSko kideak, "gu suntsitzea posible den eszenarioa nahi dute eta elkarrizketa ukatu digute".

"Donostiaren kasuam, moralki suntsitu nahi gaituzte", nabarmendu du, "gezurrak esan dituzte, gure militanteen aurpegiak erakutsi, eta meme eta burlak zabaldu dituzte". Eta covid-19aren pandemia atzean utzita festa-egitarau eta txosnaguneak atzera indarrean dauden honetan, Mugimendu Sozialista zokoratu dutela salatu du Gurrutxagak: "Hegemoniko diren tokietan, Hernanin, Lazkaon, Lesakan edo Gasteizen, gu baztertzen ari dira, ekonomikoki itotzeko edo ikusgarritasuna kentzeko".

Tentsioa denboran luzatzen bada, langileak politikatik urrunduko direla deitoratu du, eta eskua luzatu du elkarrizketarako: "Ez dugu deirik jaso eta orain artekoa ikusita ezer gutxi espero dugu".