Faktoria
Sexu heziketa lehen eta orain
Sexu heziketan aurreratu al dugu? Luis Elberdin eta Amaia Vazquezen gogoeta
Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media
Gizartea aldatzen dihoan heinean, sexu heziketaren garapena aztertzeko gai honetan aitzindari izan ziren bi lagun gonbidatu ditugu gurera; batetik, ia 40 urtez Askabide Klinikan sexologo lanetan aritu zen Luis Elberdin, eta, bestetik, oraindik sexologo lanetan jarraitzen duen Amaia Vazquez.
-
Luis Elberdin eta Amaia Vazquez
24:42 min
Sexu Heziketan lan handia eta urte luzez egin duten bi izen ezagunen bisita jaso dugu gaur: Luis Elberdin Askabide Klinikaren sortzaileetako bat da, eta duela bi urtera arte sexologo lanak egin ditu bertan; Amaia Vazquezek, aldiz, oraindik ere kontsultan hartzen ditu bezeroak, eta biekin oraingo errealitatea ezagutzeko atzera begirako bat egin dugu. Bakoitzak bere bidea egin duen arren, oraindik ere sexu heziketan, hezkuntza sistemak duen hutsunea nabarmendu dute biek; adabakiak soilik jartzen direla sexu heziketako ikastaroetan, alegia, gaia errotik landu barik eta sexuaren alde emozionalari arreta jarri gabe.