Faktoria
Langabeziaz hizketan
"Langabezian bizitzea da beste modu batera bizitzen ikastea: gutxirekin, askotan pobrezian"
P.G. | EITb Media
Apirileko langabeziaren datuak ezagutu ditugun egunean, langabezian luze daramaten Mirenekin eta Luisekin hitz egin dugu. Bere bizipenak, dituzten kezka eta itxaropenei buruz mintzatu zaizkigu eta esan digute, soldatapeko lana dutenen eta ez dutenen arteko arrakala zein sakona den.
-
"Langabezian egotea basamortuan egotea da".
20:03 min



Langabezia basamortua dela esan digute, inon ez dagoen geltoki batean galduta egotea. Adinarengatik baztertuak sentitu dira eta gutxietsita. Adina, traba eta oztopo lana bilatzeko garaian.
Mirenek senideak zaintzen egoteagatik egon da urtetan lan merkatutik kanpo; Luisek, familia bizitza eta lana uztartzeko zituen arazoengatik erabaki zuen ostalaritzan zuen lana uztea. Biak ala biek oztopoak eta trabak baino ez dituzte topatu lanean aritzeko. Mirenek salatu du gizarteak ez duela soldatapeko lana baino aintzat hartzen eta ez duela zaintza baloratzen inondik ere; Luisek bere aldetik, bizitzan zehar pilatutako eskarmentuak ezertarako balio ez balu bezala sentitu dela.
Mirenek gutxieneko diru sarrerak bermatzeko soldata jasotzen du; Luisek ezerrez. Hilaren bukaerara iristea zein zaila den eta nola egokitu diren bizmodu berrira kontatu digute. Mirenek, ahalik eta gutxien gastatuz, Luisek emaztearen soldatari esker.
Orain, prestakuntza ikastaro bat egiten ari dira Gernikako garapen agentzian, Gernikako behargintza agentzian. Zaintzaren esparruko prestakuntza ikastaroa da eta itxaropena piztu die lan merkatura igarotzeko sarbidea izan baitaiteke.
Prestakuntzaren garrantziaz hain zuzen, Patxi Arrazola, Oarsoaldeko garapen agentziko enplegu zuzendariarekin hitz egin dugu. Prestakuntzaz gain, lanerako jarrera eta prestutasunaren garrantzia eta enpresen inplikazio beharra azpimarratu ditu.

