Itxi

Faktoria

Munduaren Akabera

Antibiotikoekiko erresistentzia: pandemia isila

Antibiotikoekiko erresistentziak agerian utzi du zenbateraino diren elkarren menpeko gizakien, abereen eta ingurumenaren osasunak. Medikuak, biologoak eta ingurumen zientzialariak elkartu ditugu Faktorian: "Elkarrekin lan egitera ohituta ez geunden profesionalek bat egin behar dugu".

  • Antibiotikoak

    Antibiotikoak

    29:35 min
imagen player
imagen player
imagen player

Antibiotikoak dira bakterio-gaitzei aurre egiteko aliatu nagusiak. Botika merkeak dira, eskuragarriak eta eraginkorrak. Baina antibiotikoen neurriz kanpoko erabilerak eta bakterioen mutazio-gaitasunak sendagaiekiko erresistentzia nabarmena eragin dute.

"Tuberkulosia eragiten duen mikobaterioaren erresistentzia-mailak kezka sortu du, esaterako", nabarmendu du Josune Iribar lehen arretako farmazialariak, "eta E.coliarentzako tratamenduak ere berrikusi ditugu azken urteetan". Elene Oiarzabal familia medikuak datuak ekarri dizkigu: "Europan urtean 33.000 lagun hiltzen dira urtean germen erresistenteek eragindako infekzioen ondorioz eta 35 urtean koputua hamarkoiztu egin daiteke". Arriskua "larria" eta "erreala" dio Oiarzabalek eta dei egin die herritarrei "arduraz" joka dezaten: "Estrategia eraginkorrena antibiotikoak soilik beharrezko direnean erabiltzea da".

Ingurumena ere, mehatxupean

Antibiotikoekiko erresistentzia, baina, ez da giza-organismoan geratzen. "Dena lotuta dago", esan du Lur Epelde NEIKEReko biologoak, "antibiotiko klinikoek naturara egiten dute gernu eta gorotzen bidez eta lurzorura ongarrien bidetik". Antibiotikoekiko erresistentziari buruz ikerlana kaleratu berritan, Epeldek azaldu digu nola heltzen diren antibiotiko klinikoak lurzoruetara, ze eragin duten bertako ekosistemetan eta nola egiten duten, atzera, lurzorutik gizakirako bidea.

Ziklo horretan ur araztegiek duten tokia azaldu digu, bestalde, Garbiñe Manterola ingurumen zientzialari eta BRTAko transferentzia arduradunak: "Antibiotiko gehienak ez dira desegiten gure hondakinetan eta araztegietara heltzen dira, eta bat egiten dute bakterio eta bestelako metalekin". Manterolak eta Epeldek "konponbide integrala" eskatu dute: "Elkarrekin lan egitera ohituta ez geunden profesional eta sektoreek elkarrekin lan egin behar dugu".