Faktoria
Gaztetxo kirolarien osasuna
Kezka sortu da neska gazteen futbol taldeetan lotailu gurutzatuen haustura asko ari direlako izaten
Jone Larrañaga | EITb Media
Mugimendu azkarreko kiroletan ari dira orohar nabaritzen. Futbolean asko eta, bereziki, nesketan. Garapenarekin lotutako arrazoiak egon litezke atzean, Arrate Orueta mediku eta Athleticeko jokalari ohiaren arabera
-
Haurrak, futbol entrenamentu batean
13:15 min
Lotailu gurutzatuko lesioak gero eta ohikoagoak dira kirola egiten duten gaztetxoetan. Gero eta federatu gehiago ari da azelarerazio azkarra eskatzen duten kiroletan eta lesio larri hori dutenen nerabeen kopurua gorantz egiten ari da. Futbolean nabarmen ari dira joera hori igartzen, berezi-bereziki, nesketan. Gaiaz kezkatuta, jardunaldia antolatu dute Bizkaiko Medikuen Kolegioan. Jardunaldiaren aurretik aritu gara giaz Arrate Oruetarekin eta Ana Zaballa kirol psikologoarekin.