Itxi

Faktoria

Anestesiaren''Azken Heriotza''

Mikel Kazalis: "Urteak eman ditut gitarra ukitu gabe, baina orain lehen baino hobeto jotzen dut"

Ainhoa Urretabizkaia | EITB Media

2024an Anestesia musika taldeak "Azken Heriotza" bira iragarri du; azken lau urteetan, osasun arazo eta pandemia medio, zuzenekoak eman ezinik egon da, eta orain gogotsu dago taldea. Mikel Kazalis taldeko ahots eta gitarjoleak itzulera nola izan den kontatu digu.

  • Mikel Kazalis

    Mikel Kazalis

    24:30 min
imagen player
imagen player
imagen player

2019tik garai zailak bizi izan ditu Anestesia taldeak; hurrengo hilabeteetan "Fenix" izeneko biran berpiztea espero zuten arren, azkenean, aurten eta kontzertu birari izena aldatuta igoko dira taula gainera taldekideak. "Azken heriotza" izeneko lehen zuzeneakoa apirilean Biarritzen emango dute, eta azkena ekainean, Gasteizen. Tartean, Donostia, Atarrabia, eta Bilbotik ere pasako dira.

Azken urteetan hainbeste eten eragin dizkion osasun arazoez hitz egin digu Mikel Kazalisek; bai, eztarriko minbiziak eragindakoez, baita tratamenduaren albo kalteek eragindako menpekotasunaz ere. Musikara ez ezik, bizitzara ere berriz itzuliko zenaren beldur izatetik, Anestesiaren bira berriari indarberrituta, eta gogotsu ekingo diola aitortu digu.