Faktoria
HEZKUNTZA
Eva Domingo: "Gaitasun handiko haurrei eskaintzen diegun arreta ez da ona EAEn"
Jon Artano | EiTb Media
Kazetaria da Domingo eta kazetaritzan ari zen buru-belarri amatasunak fokua aldarazi zion arte. Azken urteotan hezkuntza munduan jarria du lehentasuna. Haur filosofia eta irudimenaren pedagogiaren inguruko proiektuak jarri ditu abian. "Galderen inguruan aritzen naiz, gizartea hobetzeko lanean".
-
Eva Domingo Otero, Euskadi Irratian
23:03 min



Gizarte demokratikoagoa eta parte-hartzaileagoa eraikitzeko hezkuntzan eragin beharra dagoela oso argi du Domingok, "haurretan berez dugun izaera kritiko eta sortzailea kamusten baitu sistemak". Gaitasun handiaren inguruan hedatutako mitoak deseraiki beharraz mintzatu da. Azpimarraru du gaitasun handia askotariko talentua dela. Bestalde hezkuntzak gaitasun handiko haurrei aberaste-jarduerak eskaintzea legezko betebeharra dela oroitarazi du, eta "metodologia horiek ume guztientza onuragarri" direla.

