Itxi

Faktoria

EITB Maratoia

Mikel Lizarralde: "Nik badakit gaitzaren sendabidea ikusiko dudala, eta lehen ilaran egongo naiz ni"

G. U. | EITb Media

Esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten Mikel Lizarralderi duela 6 urte, baina gaitzak ez du gelditu. Mendian korrika ibiltzen da, bizikletaz Gipuzkoako herri guztietara iritsi da...

  • Mikel Lizarralde eta Ainhoa ALberro

    Mikel Lizarralde eta Ainhoa ALberro

    19:41 min
imagen player
imagen player
imagen player

Esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten Mikel Lizarralderi duela 6 urte, baina gaitzak ez du gelditu. Mendian korrika ibiltzen da, bizikletaz Gipuzkoako herri guztietara iritsi da... Bi proiektu horietatik ekimen solidario bana jarri zuen martxan, eta ikerketara bideratu zituen irabazietako asko. Orain, "Saalda" proiektua darabil esku artean: hezur salda ontziratuta jarri du salgai, haren kolagenoa ona baita guztienztat, eta, batez ere, esklerosi anizkoitza duten pertsonentzat. Lizarraldek dioenez, berak gaizatren sendbdiea ikusiko du, eta lehen ilaran egongo da bera.

Sendabidea lortzeko bidea ez da erraza ordea, eta horretan dihardu Ainhoa Alberro BioGipuzkoako ikertzailea.EITB Maratoian bildutako diruari esker, esklerosi anizkoitza duten pertsonen zelulak ikertzeko bide berriak jorratzeko ari da lanean.

Biak elkartu ditugu "Faktoria"n.