Itxi

Faktoria

EUSKARA

"Valentzian euskara ikasteko genuen modu bakarra kenduko dute, oso haserre gaude"

IMANOL DE LA VARGA | EITB MEDIA

Valentziako Generalitateak murrizketak iragarri ditu Hizkuntza Eskola Ofizialetan, eta datorren ikasturtean euskarazko aurrez aurreko eskolak kenduko dituzte. Online eskolei eutsiko diete soilik, eta litekeena da 3 irakasle langabezian geratzea.

  • EUSKARA

    EUSKARA

    11:29 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aurrez aurreko 14 ikasgela dituzte aurten Valentziako erkidegoko Hikzuntza eskoletan. Orotara, 100 ikasle inguruk jasotzen dituzte aurrez aurreko eskolak, baina datorren ikasturtean ez dute horretarako aukerarik izango. Generalitateak murrizketak egin ditu Hizkuntza Eskoletan, eta soilik online emango diren 4 ikas-lerrori eutsiko zaie. Generalitateak azaldu du orain arteko eskaintza eskaria baino nabarmen altuagoa izan dela, eta ikasle askok eskolak uzten dituztela. Ikasle eta irakasleak ez datoz bat azalpen horrekin.

Euskadi Irratiko Faktorian hitz egin dugu Izaskun Kortazar Alacanteko euskara irakslearekin eta Adrian Cervetto euskara ikaslearekin.