Itxi

Faktoria

Aire kutsadura

Aire zabaleko kutsadura, gorputzaren luze-zabalean kalte

I. I. B.

Populazioaren %99 gomendagarria ez den kutsadura parametroetan bizi da Josu Lopez Gazpio kimikariaren arabera. Industriaz gain, ibilgailuak dira arnasten ditugun partikulen eragile nagusia. Bat egin du Adrian Aginagalde epidemiologak, gaineratuz arnas aparatuaz haragoko osasun arazoak dakartzala.

  • Josu Lopez Gazpio eta Adrian Aginagalde.

    Josu Lopez Gazpio eta Adrian Aginagalde.

    29:43 min
imagen player
imagen player
imagen player

Aire kutsadurak gorputzean eragin ditzakeen kalteak arnas aparatuaz gaindikoak dira. Hala azaldu du Faktorian Adrian Aginagalde Gipuzkoako Epidemiologia Zainketa unitate buruak. Biriketako gaixotasunekin gehiago lotzen bada ere, osasun mentalean eta neuro-garapenean ere eragin zuzena duela ondorioztatu du Aginagaldek. Kutsadura iturri nagusia, industriaz harago, ibilgailuek isurtzen dituzten partikulak direla zehaztu du; hortaz, hiriburuetan martxan jartzen ari diren emisio baxuko eremuak oso garrantzitsuak direla azaldu du.

Zer dira partikula horiek?

Julen Lopez Gazpio kimikariak aletu ditu Faktorian kutsadura eragiten duten partikulak, eta bat datoz bi adituak: eragile nagusiak ibilgailuak dira. Euskal Herrian ez da kutsadura maila alturik, betiere ezarritako parametroen arabera. Horiek jaisten joatea izan behar du helburu Lopez Gazpioren arabera. Izan ere, populazioaren %99 bizi da gomendagarria den aire kalitatearen azpitik.