Itxi

Faktoria

Aroztegia proiektua

"Bide judiziala erabilita orain, Aroztegiaren kontrako herriaren hitza zapaldu nahi dute berriz ere"

Orain bi urteko kanpaldia sustatu zutenen kontrako zigor eskari haundiak jendarte zabal baten kontrakoak direla azpimarratu dute Aintzane Ariztegi auzipetuak eta Eider Perez de Heredia Elkartasun Komiteko kideetariko batek

  • Eider Perez de Heredia Sostengu komiteko kidea, ezkerrean: Eskuinean, Aintzane Ariztegi, auzipetua

    Eider Perez de Heredia Sostengu komiteko kidea, ezkerrean: Eskuinean, Aintzane Ariztegi, auzipetua

    18:55 min
imagen player
imagen player
imagen player

Uztailean jaso zuten jakinarazpena. Lekaroz herriko Aroztegia proiektua gerarazteko orain bi urte kanpaldia sustatu zuten zazpi lagunen kontra hogei urteko kartzela zigorra eta 56.000 euroko zigorra eskatu dituzte, besteak beste, talde kriminaleko kide izateaz akustatuta. "Aroztegiko zazpiak" izena hartu duenetako bat da Aintzane Ariztegi; haiei sostengua emateko sortu de Elkartasun Komiteko kide, berriz, Edier Perez de Heredia. Biek diote "Baztango herriaren erabakiaren kontra pasatuarazi nahi duen proiektu bat" izan zela Aroztegia eta hura geratzeko ahalegina jende askorena izan zela.

Protesta horiek nolakoak izan ziren gogoratu dugu eta Aroztegia proiektua orain zertan den galdetu: Aroztegia desagertu egin da Nafarroako gobernuaren agendatik. Horretan erantzukizunik ez dutela eta departamentu batetik bestera bidali gaituzte, erantzun argirik gabe. Baztango Batzar Nagusiak bereari eusten dio eta aldarrikatzen jarraitzen du Nafarroako gobernuak berta behera utz dezala Aroztegiaren proiektua Udalaz gaindiko intereseko izendatu zuen adierazpena. Horrekin batera, proiektua abian jarri zenean laborariei eta komunalari kendutako lurrak itzultzeko eskatzen dio.