Faktoria Albistegia
Mendea bete dutenen lekukotzak
Juana Garmendia eta Joxe Manuel Erkizia: "100 urteak beteta, lagunak eta familia dira benetako bizipoza"
Juana Garmendia eta Joxe Manuel Erkizia mende osoa bete duten bi lagunen testigantza, Faktorian.
-
Joana Garmendia eta Joxe Manuel Erkizia ; 100 eta 101 urteko
27:02 min



Mendea bete berri du Juana Garmendiak. Errezilen bizi da, alabarekin.
Joxe Manuel Erkiziak Andoainen du bizitokia, alabaren etxean berak ere bai eta 101 urte bete zituen apirilean.
Pozik aurkitu ditugu biak. Juana urtebetetze-eguneko ospakizun aparretan dago oraindik, opariak jasotzen eta aitortu digu, otordu eta festek nekatuta utzi dutela. Etxeko sukaldean hartu gaitu Juanak. Joxe Manuelek Ontza elkartean egin digu hitzorduan, Andoaingo elkarte zaharrena da eta Joxe Manuelek berak bere eskuekin eraikitakoa da.
Bizitzaz, familiaz eta heriotzaz hitz egin dugu 100 urteko bi lagunekin Faktorian. Ez dute hil nahi, ez dute bizitza alperrik luzatu nahi eta oso eskertuta daude gertukoei, senidea eta lagunak altxorra direlako.

