Itxi

Faktoria

AOTEAROARA, BIZIKLETAZ

Luxi Detxart: "Zortzi hilabetez Europan kurri ibili, eta ideia anitzekin itzuli naiz"

Jon Artano izeta | EITb Media

Baionatik abiatu zen zakutotan bere puskak -tartean pare bat kimono- bilduta, eta etxekoei ia abisurik eman gabe. Frantzia, Suitza, Alemania, Polonia eta errepublika Baltikoak pasa ditu. Errusian ere egin du sartu-irtena, bertako mugazainek egin itaunketak, hara itzultzeko gogoa kendu dio.

  • Luxi Detxart

    Detxart (eta Biziraptor) Miramonen.

    23:49 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jiu-jitsuak mundu berri bat zabaldu dio Luxi Detxart gazte baionarrari. Hainbat hilabetez alderik alde zeharkatu du Europa zaharra, "plan zehaztik gabe, bidean ezagutzen zituen jendeek esandakoei eta, unean-unean, sentitzen zituenei jarraiki". Egindako periploaren xehetasun batzuk kontatu ditu Faktorian bere bizikletaren gibelean parapetatuta.