Itxi

Faktoria

Genero indarkeria

Ane Fadrique: "Biktimen bidelagun izan behar du gizarteak erasotzailearen kontra bakarrik egin ez dezan"

Indarkeria matxistaren biktimak babesteko protokoloak aztertu ditugu ertzain espezializatuekin eta Irungo genero indarkeriako epailearekin

  • Ane Fadrique, Irungo epaitegiko genero gaietarako epailea

    Ane Fadrique, Irungo epaitegiko genero gaietarako epailea

    28:13 min
imagen player
imagen player
imagen player

Urtearen hasieran Barakaldon gizonezko batek bere amai hil ondoren indartu egin da berriz indarkeria matxista jasaten duten emakumeak babesteko protokoloei buruzko eztabaida. Aurrez, indarkeria matxistagatik aurrekariak zituen semeak; amarenera bizitzera joanda, hari tratu txarra ematen ziotela jakina zen. Bizilagunek horren berri eman izan zien poliziari baina amak ez zuen sekula semea salatu eta ez zen emakumea babesteko neurririk ezarri. Babes neurririk ez zuen, ezta ere, Leonorrek, bikotekide ohiak abenduaren hasieran tiroz hil zuen Pasaiko emakumeak.

Erakundeak, Eusko Jaurlaritza bera ere bai, protokolo horiek berrikustearen alde mintzatu dira. Hain zuzen ere, protokoloak norantz berritu behar diren jakiteko aztertuditu Faktoriak, hasteko, gaur egun, nola funtzionatzen duten indarrean daudenek.

Xabier Peña eta Koro Etxegoien ertzainak dira. Urolako ertzaindegiko burua da lehena; bertako genero indarkeriako agentea, bigarrena. Eurek kontatu digute zein jarraibide dituzten indarkeria matxista baten berri jakiten duten unetik.


Koro Etxegoien eta Xabier Peña

Koro Etxegoien eta Xabier Peña

Ane Fadrique Irungo 4. instrukzioko epaile eta genero gelako arduradunak adierazi du protokoloak hobetu beharra daudela eta ari direla eragile guztiak ahalegin horretan. Adierazi du, nolanahi ere, emakumeen deklarazio hartzea dela gakoa eta biktimak testigantza ez ematea erabakitzen badu, zaila dela babes neurriak finkatzea. Hori dela eta, gizarte osoari egin dio dei biktima hauek lagun ditzagun, lagun ditzagun eta ez dezaten euren erasotzailearen kontrako karga soilik eurak hartu behar euren bizkar gainean.