Faktoria
Zerga erreformaz
Itziar Agirre: "Bideak erakutsiko du norekin den errazago edo zailago akordioetara iristea"
Gipuzkoako Ogasun diputatuak iragarri du osteunetik aurrera hasiko direla hizketan talde politikoaekin zerga erreformaren egitasmoaz.
-
Itziar Agirre
22:11 min



Gipuzkoan, datorren astean hasiko dira Batzar Nagusietan zerga erreforma tramitatzen. Itziar Agirre foru ogasun diputatuak agerraldia du ostegunean, erreformaren egitasmoa aurkezteko. Hortik aurrera, talde politikoekin hizketan hasiko direla iragarri du "Faktoria"n gaur egin diogun elkarrizketan.
Itziar Agirrek ez du talderik hobetsi negoizaketarako. Norekin errezago edo norekin zailago, hori bideak erakutsiko duela.
Etxebizitza arloan aurreikusitako neurriei buruz adierazi du bidelagun izan daitezkeela baina fiskalitateak bakarrik ezin duela etxebizitzaren arazoa konpondu, beste politika batzuk eta beste eragile batzuren esku hartzea ere beharrezkoak direla.
Pedro Sanchezek, Espainiako gobernu presidenteak, iragarritako neurri sortaz bestalde, iragarpena baino ez dutela ezagutzen aipatu du, ez dituela lege edo arau batean egikaritu eta xehetasunik ezagutu gabe, zaila dela alderaketarik egitea. Neurri bat baino ez dutela ezagutzen eta kontutan hartu du Pedro Sanchezek kongresuan neurriek aurrera egin dezaten izan ohi dituen arazoak, Madrilen erabaki daitezkeen kenkari eta hobariak, euskal ogasunen zerga erreforma egitasmoetan jasota daudenik alderatu aurretik.