Itxi

Efemerideak

Martxoak 12

Xabier Lizardi: Euskal pizkundearen eragile izan zen poeta handia

1933ko martxoaren 12an hil zen Xabier Lizardi. Aste honetan bete dira 88 urte eta efemeridearen tartera ekarri digu Joxe Juan Ugaldek euskal pizkundearen eragile nagusi eta poeta izan zena.

  • Xabier Lizardi

    Xabier Lizardi

    5:20 min
imagen player
imagen player
imagen player

Idazlea… eta batez ere olerkaria izan zen Xabier Lizardi. Zuzenbidea ikasi eta Tolosako enpresa batean hasi zen lanean, kudeatzaile gisa. Euskaltzaleak elkartea sortzen lagundu zuen… eta bere garaiko ekintza kultural eta politikoetan parte hartu zuen. EAJko Gipuzkoa Buru Batzarreko idazkari ere izan zen.

 1932an idatzi zuen Biotz-Begietan olerki bilduma ospetsua. Eta bi antzerki lan argitaratu zituen: Laño ta izar eta Bi aizpak. Hurrengo urtean, 1933ko martxoaren 12an hil zen Tolosan, 36 urterekin, garai hartan sendaezina zen gaitz baten ondorioz. Hil ondoren, Lizardiren beste liburu bat plazaratu zen: Umezurtz-Olerkiak 1934koa. Denborarekin handiago egin da Lizardiren poesia, kantari ugarik ezagun egin dituzte bere testuak.