Hiri Gorrian
Gabilondo, musikaria ere bai
'Sydney Opera Housen abestu nuen'
Aitor Gabilondo gidoigile eta aktorearen alde musikaria ezagutzeko aukera izan dugu. Juan Mari Beltran musikariarekin batera kartel berean ikusi izanak piztu digu arreta.
-
Aitor Gabilondo
20:06 min



Telebista munduan askotan ikusi dugun arren, musikan ere ez du ibilbide laburra egin Aitor Gabilondok. 2001ean Juan Mari Beltranen Arditurri diskoan aritu zenetik gaur arte musikarekin harreman estua izan du. Magisteritza musikala ere egin zuen eta gaur egun, bere burua musika irakasletzat du. Elkarrizketa osoa hemen entzungai.

