Itxi

Mezularia

Kultura

J.M. Torrealdai: 'Txillardegik gauza asko abiatu zituen'

Jakinek Txillardegiren obra osoa digitalizatu eta sarean jarri du herritar guztien eskura.

  • 7:05 min
imagen player
imagen player
imagen player

Jakin aldizkariak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-ren obra osoa bilatu, arakatu, txukundu eta digitalizatu du. Bildutako agiriak sarean jarri ditu nahi duenak eskura izan ditzan. Ia 2.000 idazlan digitalizatu dituzte, aurreneko dokumentua 1956koa da.

Joan Mari Torrealdaik 'Mezularia'n esan digunez, iraganetik etorkizunerako zubi lana egitea da ekimenaren helburua. Txillardegi-k gauza asko abiatu zituela eta Jakin-en betebeharra horiei osotasuna ematea izan dela gaineratu du.

Torrealdaik Txillardegi-ren hizkuntza perspektiba azpimarratu du. Jakin-ek beste pertsona batzuen lanen bilduma egiteko asmoa du.

 

 

>