Itxi

Artea

Maiatzaren 12tik 15era

12 euskal konpainia eta 10 estreinaldi, Leioako Umore Azokan

Erredakzioa

Deabru Beltzak, Ganso & Cía, Kukai Dantza Konpainia, Gorakada eta Trapu Zaharra antzerki taldeen lanik berrienak izango dira ikusgai Leioan, maiatzean.

Maiatzaren 12tik 15era bitartean Umore Azokaren beste edizio bat hartuko du Leioak. Aurten EAEko hamabi konpainiak hartuko dute parte bertan, eta
horietako hamarrek Bizkaiko herri honetako kale artisten azokan estreinatuko dituzten euren azken lanak.

Besteak beste, Deabru Beltzak, Ganso &' || 'amp; Cía, Kukai Dantza Konpainia, Gorakada eta Trapu Zaharra taldeen lanak izango dira ikusgai. Gainera, Markeliñe antzerki taldeak profesionalentzako showcase bat egingo du.

Hauxe da maiatzaren 12tik 15era bitartean Leioako Umore Azokan arituko diren euskal taldeen zerrenda:

Estreinaldiak
Anita Maravillas Teatro: Blue Bird.
Deabru Beltzak: The Wolves.
Ganso &' || 'amp; Cía: Mediopelo.
Kolectivo Monstrenko: La pared.
Kukai Dantza Konpainia: Karrikan.
Latirili Teatro: Plum &' || 'amp; Txalapunk.
Panta Rhei: Monster Show.
Teatro Gorakada: Jim en la isla del tesoro.
Trapu Zaharra: Vuelta &' || 'amp; vuelta.
Turukutupa: Reziclonk.

Aurretik estreinatutakoak
Mama Crea: Parcela 85.
Simulacro Teatro: Paren el mundo.

Profesionalentzat:
Markeliñe: Anomalía magnética (showcase-a).

400 proposamen baino gehiago

Aurten 400 proposamen jaso ditu Leioako Umore Azokak, eta 46 konpainia hautatu dituzte. Guztira 50 ikuskizun plazaratuko dituzte eta 150 emanaldi
inguru izango dira ikusgai lau egunetan. 46 talde horietatik 13 atzerritik datoz, eta horietatik batek Leioan estreinatuko du ikuskizuna; beste bederatzik
Espainia mailan Leioan eskainiko dute lehen aldiz. Estatuko 21 konpainia etorriko dira Umore Azokara, 23 ikuskizun eskaintzera (horietako 8 bertan
estreinatuko dituzte).