Zinema
De la Iglesiaren dimisioa
Bigas Luna, Zinema Akademiako presidente izateko hautagai
Erredakzioa
''Akademiari ukitu sexy-a ematen saiatuko naiz'', esan du zinemagile katalanak. Apirilaren 10ean egingo dituzte hauteskundeak.
Bigas Luna zinemagile katalanak Zinema Akademiako presidente izateko hautagaitza aurkeztu du, Alex de Iglesiaren dimisioaren ondoren. Apirilaren 10ean egingo dituzte hauteskundeak, eta, beraz, martxoaren 18a baino lehen osatu beharko du Bigas Lunasek bere taldea. ''''Akademiari ukitu sexy-a ematen saiatuko naiz'''', esan du Jamón Jamón eta Bilbao pelikula ezagunetako zuzendariak.
Polemikari bukaera eman nahi dio
Sinde Legearen aurka dagoelako dimititu zuen Alex de la Iglesiak, eta ordutik polemika bat baino gehiago piztu da Akademian. Bigas Lunas zuzendariak polemika horiei guztiei bukaera eman nahi die: ''''Azken aldian iskanbila handia egon da, baina Zinema Akademia behar bezala prestatutako leku baketsua da'''', azaldu du.
Sinde Legearen eta legez kanpoko jaitsieren inguruan oraindik ez du hitz egin nahi izan Bigas Lunak, baina bai aurreratu du ''''deskarga egun berezia’’ antolatuko duela, gai honen inguruan bere iritzia plazaratzeko. Orain arte esan duen gauza bakarra da ikus-entzunezkoa XXI. mendeko arterik adierazgarriena dela.
Espainiako zinemak oihartzun handiago izatea bilatuko du
Akademiako presidente berri aukeratzen badute, Espainiako zinemak oihartzun handiago lortzea izango da Bigas Lunaren helburu nagusia.''''Europa mailan eta nazioarteko esparruan oihartzun handiago izan dezan lagundu dezakedala uste dut. Espainiak irudi indartsua du, eta irudi hori kultura marka gisa ustiatzea garrantzitsua da'''', gaineratu du.