Prentsa aretoa
EITB Taldea
EITBk bat egingo du asteburuko OPEN Bio jaialdiarekin eta WOP fundazioaren elkartasun ekimenekin
EITB Media
OPEN Bio jaialdiaren bederatzigarren edizioaren barruan, EITBren Bilboko egoitzako ateak irekiko dira larunbatean eta igandean, 10:00-12:00 eta 16:00-18:00 bitartean. Bisiten argazkiak EITB Taldea atarian argitaratuko dira ondoren.
-
EITBren Bilboko egoitza bisitatzeko aukera izango da asteburuan
Bederatzigarren urtez, OPEN Bio jaialdiarekin bat egingo du EITBk, eta Bilboko egoitzako ateak herritarrei zabalduko dizkie. Larunbatean eta igandean Bizkaiko hirian bisitatu ahal izango diren 89 eraikinetako bat izango da EITBrena: goizez 10:00-12:00 bitartean eta arratsaldez 16:00-18:00 bitartean.
EITBren babesa du, halaber, gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketarako dirua biltzeko The Walk On Project Fundazioak antolatutako WOP Weekend ekimenak. Asteburu honetarako antolatutako jardueren artean ezagunena Estropatada da, Bilboko itsasadarrean igandean jokatuko den geolokalizatutako ahateen lasterketaren XIII. edizioa. EITBk enpresen lehiaketan parte hartuko duen ahate bat babestuko du, urtero bezala.


