Prentsa aretoa
Lehiaketa
Euskadi Irratiak Istorio Laburren I. Lehiaketa jarri du martxan
EITB
Euskarazko kontakizun laburrik onenaren bila dabil "Amarauna" saioa: gehienez 100 hitz eta gai librean. Sariak daude jokoan.
-
Euskadi Irratiko Istorio Laburren I. Lehiaketa
100 hitz nahikoak izan daitezke hunkitzeko, urduritzeko, beldurtzeko, barrez lehertzeko edo negar eginarazteko. Irudimena askatzea da gakoa. Hori oinarri hartuta, Istorio Laburren I. Lehiaketa antolatu du Euskadi Irratiko "Amarauna" programak. Euskarazko kontakizun laburrik onena aurkitu nahi dute.
Idatzizko kontakizun laburrak aurkez daitezke, euskaraz, bakarka eta originalak, inon argitaratu gabeak eta inongo literatur lehiaketatan saririk eskuratu gabeak. Gaia librea da. Hori bai: lanen luzera, gehienez, 100 hitzekoa izango da. Lehiaketan parte hartzeko derrigorrezkoa izango da 18 urtetik gora izatea eta idazle profesionala ez izatea. Parte-hartzaileak, gainera, konpromisoa hartuko du adimen artifizialeko tresnen bidez sortutako testurik ez bidaltzeko.
Lanak emailez bidali beharko dira amarauna@eitb.eus helbidera. Epea apirilaren 30ean amaituko da.
Finalistak literatur munduarekin lotutako epaimahaikideek aukeratuko dituzte, eta azken faserako aukeratutako lanak "Amarauna" saioan eskainiko dira, esatarien ahotsean, Euskadi Irratiko entzuleek bozka ditzaten. Finala ekainaren 28an izango da.
Hiru sari egongo dira jokoan: 600 euroko lehengo saria; 300 euroko bigarren saria eta 100 euroko hirugarren saria.


